atzo, egun euritsua zela Bilbon, nire proiektuaren lekutik paseo bat ematea erabaki nuen eta lehen ikusi ez nituen gauza berri asko ikusi nituen, edo beste modu batean deskubritu nituen. Ikuspegi berri honek lekua beste perspektiba batetik ikusten lagundu dit, eta ondorioz, konklusioak ateratzen.
lekuaren azterketa berria paisaiaren intentsitate handia kontutan izanda:
1. konklusioa: PAISAIA
intentsitate handiko paisaia mantentzearen beharra. Hemen ikusten den paisai, grisa, kotxeekin, trenak, trenbideak, biltegiak... lehengo Bilbora gogorazten nau, guggenheim aurrekoa. Grisa, zikina, industriala.
2. konklusioa: San Frantziskoko zubiko sarrera
jadanik hartuta nuen erabaki hau, argazki honekin sentzu gehiago hartzen du. Kale honen trafikoa, jendea, autobusak, kotxeak eta zabalburuko tren geltokiaren gertutasuna, partzelara sarrera bat eskatzen du.
sarreraren puntu honek, espazio libre bat eskatzen du bi eraikinen ikuspegia potentziatzeko: San Frantzizkoko etxebizitzen perfila eta Renfeko sindikatuaren eraikina. Beraz puntu horretan, behean biltze gune bat egongo da. Parke, plaza, edo kale antzerkia egiteko tokia.
3. konklusioa: CORREOS Eraikin honek hiri paisaiari ematen dion aportazioa handia da: trafikoa furgoneta horiak, langileak... eta eraikina bera.
4. konklusioa: TRENAK-TRENBIDEAK Hor daude, gaur egungo paisaiaren errealitate bat dira, eta nire ustez, hirian mantendu beharreko ikuspegi bat. Beraz oso kontuan hartu beharko ditut, eta saiatuko naiz bizkarra ez ematen.
5. konklusioa: San Frantzizkoko etxeen atzeko fatxada Fatxada hau nahiko itsusia da eta eraikin zaharrekin duen lotura nahiko desegokia da, SOLUZIO EGOKI BAT bilatu beharko dut: disimulatu, izkutatu, protagonismoa kendu?
6. konklusioa: hiriko bistak eta perfilak kontutan hartzeko ikuspegiak: Bailen kalea, Abando, Bailengo dorrea, Hurtado de Amezaga kalea.
7. konklusioa: bailen kalea, PASEO BIKOITZA, zergatik ez? Altuera bikoitzeko paseo honi erabilerak aldatzea: behean trafikoa, dendak, serbitsuak; goian, aisialdia, parke, paseo...¿?
azkenengo ondorioa: lan handia daukat!!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario